Pentsatzen ikasi; ikasten ikasi
Kultura zientifikoaren helburua inguratzen gaituen munduari buruzko iritzi kritikoa garatzeko oinarria ematea da. Baina ezagutzak, berez, ez digu hori garatzen lagunduko, ez badakigu ezagutza nola lortu dugun eta, batik bat, ezin badugu bidean egindako akatsetatik ikasi.
Pentsatzen ikastea iraganean gaizki eta ondo egindakoetatik ikastea ere bada. Hemen proposatzen ditugun adibideak lagungarriak izan daitezke zientziak aurrera nola egiten duen eta kultura zientifikorik gabe zer akats egin ditzakegun ulertzeko.