
A silentio argudioa, edo isiltasunetik argudiatzea, isiltasunean edo ebidentziarik ezean oinarritutako ondorioa ateratzen duen falazia da. Ikerketa klasikoen arloan, horrek ondorio hau ateratzera ematen gaitu: idazle batek bere idatzietan gairen bat edo gertaeraren bat aipatzen ez badu, gai edo gertaera horri buruzko informaziorik ez daukalako da. Frogabide eta arrazoiketa puru gisa erabiltzen denean, falazien artean sailkatzen da, baina arrazoiketa abduktiboa denean baliozkoa eta sinesgarria izan daiteke.
Adibidea: Aldi bateko idazle guztiek gertaera bat aipatzen ez dutenean, gertaera hori ez dela gertatu pentsa dezakegu.
