
Ad antiquitatem argudioaren arabera (tradiziora jotzea ere esaten zaio), zerbait aspalditik egin edo sinetsi izan bada, orduan ongi dago edo egiazkoa da; horixe baieztatzean datza falazia logiko hau. Argudio hau eta kontrakoa, ad novitatem (berritasunera jotzea ere esaten zaio), gezurrezkoak dira, argudioen egiazkotasuna ez dagoelako argudiook berriak edo zaharrak izatearen mende, defendatzen dituzten egitate eta ebidentzien mende baizik.
Adibidea:
Adam eta Evari buruzko jatorrizko testuek ez zuten sagarrik aipatzen, fruta baizik; herri-tradizioak iraunarazi du sagarraren irudia.
