Ad hominem

Irudian, pertsona bera bi aldiz agertzen da, ezkerrean preso-arropaz jantzita eta eskuinean jakaz eta gorbataz.

Ad hominem (latinez, «gizonaren aurka», “pertsonaren aurka”) argudioa edo ad hominem falazia argudiomota hauei esaten zaie: baieztapen bati adierazi duenaren izaeragatik edo ezaugarriren batengatik egiten zaio kontra, argudioaren funtsezko edukia bere horretan aztertu beharrean. Hortaz, ez dira argudioak erasotzen, baizik eta argudiook erabiltzen dituen pertsonari, eta,
zehazkiago, horren jatorriari, arrazari, hezkuntzari, aberastasunari, pobreziari, estatus sozialari, iraganari, moralari, familiari eta abarri.

Adibidea:

Aita batek alabari ez hasteko erretzen esaten dio, osasuna kaltetuko diolako, eta alabak erantzuten dio aita bera ere erretzailea dela edo erretzailea izan zela. Horrek ez du aldatzen erretzeak hainbat gaixotasun eragin ditzakeela.