
Ad nauseam latinezko terminoa da, eta argudio edo eztabaida batekin nazka edo asetasuneraino jarraitu dela adierazteko erabiltzen da. Horregatik, argumentum ad infinitum (infinituraino) edo errepikapenezko argudioa ere deitzen zaio. Gaia luze eztabaidatu dela eta inplikatuak nazkatu egin direla adierazten du; azkenean, errepikapenagatik konbentzitu egiten dira edo eztabaidatzen ez jarraitzea erabakitzen dute. Elkarrizketa ad nauseam egoera batera eramaten duenak, azkenean, zuzen dagoela baieztatzea lortzen du, inork ez diolako kontra egiten.
Adibidea:
II. Mundu Gerraren aurretik eta ondoren, erregimen naziak propaganda kanpaina handiak egin zituen juduen aurka, eta, azkenean, alemaniar asko konbentzitu ziren, gauza berdina behin eta berriro entzuteagatik.
