Ad populum

Ilustrazioak jende ugari erakusten du, eta gainean denek partekatzen duten bineta bakarra.

Ad populum argudioa, edo argumentum ad populum («herriari zuzendua»), gertatzen da argudio edo baieztapen bati erantzun beharrean jendeak, oro har, horri buruz duen ustezko iritziari erreferentzia eginez erantzuten dionean; hau da, argudio bat baliozkotzat jotzen da jende askok halaxe uste duelako. Alderantzizkoa ere (ez du balio ia inork ez duelako sinesten) ere falazia da. Bi argumentum ad populum mota hauek oso erabiliak dira: tradiziora jotzea eta jardunbide komunera jotzea.

Adibidea:

Sakelako telefono hau erosi behar dut, mundu guztia erosten ari delako.