Autoritate-falazia

Ilustrazioak kapela akademikoa duen busto greziar bat erakusten du eta pertsona batek galdera bat egiten dio.

Argumentum ad verecundiam, autoritateargudioa edo magister dixit falazia mota bat da. Zerbait egiazkotzat defendatzean datza, argudioan aipatzen den pertsonak gaian autoritatea duelako. Pitagorikoek argudio hori erabiltzen zuten beren pentsaera bultzatzeko: norbaitek “zergatik?” galdetzen bazien, “maisuak esan duelako” erantzuten zuten (latinez, magister dixit). Garrantzitsua da azpimarratzea argudioa baliozkoa ez den arren, ondorioa egiazkoa izan daitekeela. Errorea ez dago konklusioan, baizik eta horretara iristeko erabilitako arrazoiketa logikoan. Zerbait modu horretan frogatu izanak ez du esan nahi gezurra izango denik.

Adibidea:

«Biren erro karratua irrazionala da, Euclidesek hala esan zuelako».

Biren erroak zenbaki irrazional bat ematen du, baina ez Euclidesek esan duelako, baizik eta biren erro karratua irrazionala dela frogatzen duen proba matematiko bat dagoelako.