Baliokidetasun faltsua

Irudian, telebista batean petrolio-isuri handia ikusten da, eta parean katilu bat isuritako kafearekin.

Falazia-mota honetan, bi subjekturen arteko baliokidetasuna ezartzen da, arrazoiketa akastunean edo faltsuan oinarrituta. Bi subjektuk duten ezaugarri berak baliokidetasuna erakusten duela uste denean gertatzen da, batez ere tamaina-ordenan, baina baliokidetasuna ez da nahitaez emaitza logikoa. Anekdotikoa besterik ez den antzekotasun bat berdintzat jotzen denean, baliokidetasun faltsua ohiko emaitza izaten da, baina, arretaz behatuz gero, antzekotasuna gehiegizko sinplifikazioan edo faktore gehigarriak ez ezagutzean oinarrituta dagoela ohartzen gara.

Adibidea:

«Deepwater Horizon-en petrolio-isuria ez da zure bizilagunak bere autoko olioa aldatzean tantaka pixka bat isurtzen duenean baino kaltegarriagoa».
Baliokidetasun faltsua alderdi askotan ezberdinak diren gauzen arteko alderaketa da: Deepwater Horizon-ek 790 milioi litro petrolio isuri zituen; bizilagunak, aldiz, litro erdi isur lezake, agian.

Baliokidetasun faltsua magnitude askotan ezberdinak diren gauzen arteko alderaketa da: Deepwater Horizon-ek 790 milioi litro petrolio isuri zituen; eta bizilagunak litro erdi isuri lezake agian