Behatzailearen alborapena

Irudian gizon bat agertzen da prismatiko batzuetatik begira. Motxila handi bat daukanez, begiratzean beherantz makurtzen da. Atzealdean, gizon bera agertzen da motxilarik gabe, prismatikoekin gora begira.

Behatzailearen alborapena (esperimentatzailearen alborapena, determinazio-alborapena edo detekzio-alborapena ere deitua) ikertzaile baten ekintzek saiakuntza baten emaitzetan eragina dutenean gertatzen da. Alborapen-mota hau behatzaileak nahi gabe gerta daiteke, emaitza jakinak espero dituelako edo generoari, arrazari edo bestelakoei loturiko aurreiritziak dituelako.

Adibidea:

Historian zehar emakume zientzialariak, idazleak, artistak eta abar ez dira kontuan hartuak izan, historiagileak (behatzaileak) gizonak izan direlako gehienetan.