
«Benetako eskoziar batek ere ez«, edo purutasunera jotzea, falazia informal bat da. Honela gertatzen da: A pertsonak baieztapen orokor bat egiten du. B pertsonak kontrako adibide bat ipintzen dio. A pertsonak bere baieztapena aldatzen du, kontrako adibidetik babesteko.
Adibidea:
Mikelek esaten du eskoziar batek ere ez diola azukrerik botatzen kafeari. Solaskideak erantzuten dio bere osaba Angus eskoziarra dela eta azukrea botatzen diola; orduan, Mikelek lehen adierazi duenari beste elementu bat eransten dio, «ez da benetako eskoziarra » erantzutean.
