Berrespen-alborapena

Irudian, leiho bat ageri da, eta, leiho horretan, paisaia berde bat ikusten da, zuhaitzekin. Leihoa basamortuak inguratzen du.

Berrespen-alborapena da norbaitek aurretik dituen sinesmenak edo baloreak berresten eta babesten dituen informazioa bilatu, interpretatu eta gogoratzea. Pertsonek joera hori erakusten dute beren ikuspuntuak bermatzen dituzten informazioak hautatzen dituztenean, kontrako informazioa alde batera utzita, edo ebidentzia anbiguoa beren jarrerei laguntzeko interpretatzen dutenean. Fenomeno hau indar handiagoz gertatzen da emozionalki eragiten diguten gaiak eta
sakonki errotutako sinesmenak ditugunean hizpide Berrespen-alborapena ezin da ezabatu, baina kontrolatu egin daiteke, adibidez, pentsamendu kritikoko trebetasunetan heztearen eta trebatzearen bidez.

Adibidea:

Kirolean, epaileen erabakiak zuzenak direla pentsatzeko joera dugu gure taldearentzat onuragarriak direnean, baina gure taldearentzat kaltegarriak direnean, oso litekeena da epailearen erabakia txarra dela pentsatzea.