
Bizirik atera denaren alborapena edo biziraupen-alborapena errore logiko bat da, hautapen-prozesu bat gainditu duten pertsonetan edo objektuetan soilik arreta jartzearen ondorioz sortutako errore logikoa. Horrek ondorio okerrak (askotan baikorregiak) ateratzea ekar dezake, behar ziren datu guztiak kontuan hartu ez direlako. Hori gertatzen da, adibidez, finantza-azterketetan ez direnean kontuan hartzen porrota izan duten enpresak, baizik eta emaitza onak izan dituztenak besterik ez.
Adibidea:
Azterketa bat balioestean, hura gainditu duten ikasleak soilik hartzen baditugu kontuan, azterketa erraza izan dela ondorioztatu dezakegu.
Ilustrazioaren azalpena
II. Mundu Gerran, hegazkinen zein zati indartu jakin nahi zen, galerak saihesteko. Hasiera batean, tiro egin ondoren itzultzen ziren hegazkinen zatirik kaltetuenak aztertzen ziren. Abraham Wald matematikariak tirorik ez zutenak indartzea proposatu zuen, hegazkinak itzuli ahal izan baziren kaltetutako zatiak oinarrizkoak ez zirela ondorioztatu zuelako.
