Cherry picking (gerezien hautaketa)

Ilustrazioak gereziekin egindako elipse bat erakusten du, eta horietako batzuk beste batzuk baino gorriagoak dira. Erdian, emakume bat, frutak biltzen.

Cherry picking (gerezien hautaketa), ebidentzia ezabatzea edo ebidentzia osatugabearen falazia da jarrera jakin bat baieztatzen duten kasu edo datu indibidualak adierazteko ekintza, jarrera horren aurka egin dezaketen kasu edo datu antzekoen zati esanguratsu bati jaramonik egiten ez zaion bitartean. Alborapen hori nahita edo nahi gabe egin daiteke. Izenak frutak (gereziak) biltzeko hautatze-prozesuari egiten dio erreferentzia. Biltzaileak fruta helduenak eta osasungarrienak bakarrik hautatzen ditu. Hautatutako fruta bakarrik ikusten duen behatzaile batek oker ondoriozta dezake zuhaitzaren fruta gehiena, edo guztia, egoera onean dagoela. Horrek frutaren kalitatearen inpresio faltsua eman dezake. Gerezien hautaketak irudi orokor batera eraman lezakeen ebidentzia alde batera uzten du edo zuzenean ezabatzen du.

Adibidea

Gerezien hautaketa, askotan, zientziaren ukazioan erabiltzen da, hala nola klima-aldaketaren ukazioan. Adibidez, hurrengo grafikoan, denbora tarte txiki bat hartuz gero, ez da ikusten denbora tarte handiagoa hartuta ikus daitekeen tenperatura-igoera.