
Dilema faltsuan, egoera bat ebazteko aukera gisa bi ikuspuntu baino ez dira erakusten, kontuan hartu ez den bestelako aukera bat edo hainbat egon arren. Aukera biak, askotan, baina ez beti, ikuspegi muturrekoenak izaten dira aukera-espektro zabalaren barruan. Dilema faltsuak ez du zertan bi aukeratara mugatuta egon, hiru edo gehiago ere egon daitezke tartean, baina beti du ezaugarri bera: arrazoizko bestelako aukerak alde batera uztea, bazterketa hori argudiatu gabe, nahita edo nahi gabe bada ere.
Adibidea:
Langile bati baldintza ekonomiko onen eta familia-bizitza ona ahalbidetuko dioten baldintzen artean aukeratzeko eskatzen zaio.
