Falazia ekologikoa

Altuera berdintsua duten zenbait neska eta haiek baino baxuagoa den bat ageri dira.

Falazia ekologikoa edo biztanleria-falazia, zatiketaren araberako anbiguotasun-falazia gisa ezagutzen dena, datu estatistikoen interpretazio okerrean oinarritutako argudiatze-falazia edo akats-mota bat da. Taldean bildutako datuen arabera norbanakoei buruzko ondorioak ateratzen saiatzen garenean gertatzen da, talde bateko kide guztiek taldearen ezaugarri berak dituztela uste dugunean. Estereotipoak oso hedatuta dagoen falazia ekologiko mota bat dira: talde bateko kide izateagatik, talde orokorraren ezaugarri «tipikoetako» bat aplikatzen zaio, hala nola pertsona bat alemaniarra izateagatik oso arrazionala dela pentsatzea.

Adibidea:

Datuen arabera, kafearen kontsumo-maila handiena duten herrialdeek bihotzeko gaixotasunen intzidentzia txikiagoa dute. Falazia ekologikoa litzateke kafe gehiago edaten duten pertsonek bihotzeko gaixotasunak izateko arrisku txikiagoa dutela ondorioztatzea.