Falazia zirkularra

Irudian, malabarista bat hiru bolarekin eta gezi batekin ageri da.

Falazia zirkularra (circulus in probando edo logika zirkularra) amaitu nahi den horrekin hasten den falazia da. Argudio baten akatsa da, premisek ondorioak adina froga edo ebidentzia behar dutenean sortzen den akatsa, hain zuzen ere; ondorioz, argudioak ez du konbentzitzea lortzen. Hori adierazteko beste modu batzuk dira ez dagoela premisak onartzeko arrazoirik aldez aurretik ondorioa sinesten ez baduzu, edo premisek ez badute ondoriorako oinarri edo ebidentzia independenterik ematen. Tarteko urrats bat edo gehiago izan ditzake.

Adibidea:

Jainkoa existitzen da. Zergatik dakizu? Bibliak hala dioelako. Eta nola dakizu Biblia egiazkoa dela? Jainkoaren hitza delako.