
Galdera konplexuaren falazia, galdera askorena, galdera konposatuarena edo plurium interrogationum da norbaitek galdera bat egitea frogatu ez den edo inplikatutako pertsona guztiek onartu ez duten zerbaiten gaineko aurresuposizioa eginda. Testuinguruaren araberakoa da eta aurresuposizioa egiazkoa izan daiteke edo ez. Galdera egin duenari erantzuna ematean, solaskidea konprometitu egiten da galderak iradokitzen duenarekin.
Adibidea: «Utzi al diozu txakurra gaizki tratatzeari?». Berdin dio galdekatuak zer erantzuten duen: «bai» erantzun edo «ez» erantzun, noizbait txakurra gaizki tratatu duela onartzen ari da.
