
Istripuaren falazia edo Dicto Simpliciter gauza baten propietate akzidentala edo osagarria funtsezko ezaugarri bat balitz bezala tratatzean datza. Lege edo printzipio orokor bat hain justu salbuespena diren edo lege orokor hori betetzen den egoera normalak ez dauden kasuetan aplikatzen denean ere falazia honetan erortzen da.
Adibidea:
Hegaztiek hegan egiten dutenez eta pinguinoak hegaztiak direnez, pinguinoek hegan egiteko aukera izan beharko lukete. Baina ez da horrela, hegaztien definizioak ez dakarrelako hegan egin behar dutela, beste ezaugarri batzuk baizik.
