Korrelazioa-kausalitatea
JARDUERAK:
Seguruenik, zenbait iritzi edo ondorio barregarri uzteko meme asko ikusi dituzu Facebook-en, TikTok-en eta antzeko sare sozialetan. Izan ere, “korrelazioak ez dakar kausalitaterik” delakoa oso ezaguna da.
Meme hori, itxurazko korrelazioa zegoela argudiatuz, arrazoi absurdoei kausalitatea egozten zieten iritzietatik defendatzeko sortu zen. Hau da, nahiz eta hasiera batean helburu positiboarekin sortu zen, berehala hutsaldu da, kultura zientifikotik aldentzen delako; orain, klima-aldaketaren edo komeni ez zaizkigun beste gauza batzuen arteko kausazko harremanak ukatzeko erabil daiteke.
Bideo honek labur azaltzen du arazoa:
Zer adibide bururatzen zaizkizu meme hau erabiltzeko?
Imajinatu itxuraz korrelazioa ikusten dugula izozki-salmentaren eta eguzki-erreduren artean. Zein aldagaik/gertaerak azaltzen du lotura hori? Ba al dago hau ulertzen lagunduko digun falaziaren eta alborapenen bat?
Ezin gara fake news delakoetatik defendatu horrelako argudioei aurre egiteko ezagutza nahikorik gabe.