Zuhurtzia-printzipioa

GIF: Antzinako balantza, alde batean burezur bat eta bestean handitzen eta txikitzen ari den galdera ikurra erakusten du.

Zer da zuhurtzia-printzipioa? Zertan datza? Zuhurtzia eta prebentzioa ez dira nahastu behar. Prebentzioa ezagutzen den arrisku bat saihesteko neurriak hartzean datza. Zuhurtzia, aldiz, arriskurik ez ikusi arren babesteko neurriak hartzea da, aurretik pentsatuz arriskuak egon egongo direla.

Kontzeptu hau oso ondo azaltzen duen adibide bat hauxe dugu: aldaketa klimatikoa.

Lurraren esferaren irudikapena, Rio Earth Summit 1992 hitzarekin.

1992an Rio de Janeiroko Goi Bileran ezarritako 15. printzipioak hauxe dio:

“Ingurumena babesteko, estatuek arretaren irizpidea beren gaitasunen arabera aplikatu beharko dute. Kalte larria edo atzeraezina sortuz gero, ziurtasun zientifikorik eza ez da arrazoi gisa erabiliko ingurumenaren degradazioa ekiditeko neurri ekonomikoak hartzeko garaian”.

Bereziki esanguratsua denez, merezi du Wingspreadeko Adierazpena aipatzea, arreta-printzipioari buruzkoa. Adierazpena 1998ko urtarrilean Wingspreaden (Wisconsin, AEB) egindako bilera baten emaitza izan zen. Bilkuran, zientzialariek, filosofoek, legelariek eta Estatu Batuetako eta Kanadako elkarte ekologistetako kideek hartu zuten parte. Adierazpenaren arabera, jarduera batek ingurumena edo giza osasuna kaltetzeko mehatxua dakarrenean, zuhurtziazko neurriak hartu behar dira, baita kausa-ondorio erlazio batzuk erabat zientifikoki ezarri ez badira ere. Horrela, jarduera bat proposatzen duenak frogaren zama jasan behar du, hau da, jarduera proposatu duenak frogatu behar du jarduerak eragingo duen kaltea ez dela esanguratsua izango.

GIF: Antzinako balantza, alde batean burezur bat eta bestean zaku bat urrezko txanponekin. Balantzaren bi aldeak etengabe igotzen eta jaisten dira.

Zuhurtzia-printzipioak ziurgabetasun-testuinguruan arreta non ipini behar den aztertzen du, eta, ziurgabetasuna neurtzea zaila denez, printzipio hori aplikatzean arazoak sortzen dira batzuetan.

Zuhurtzia kontzeptuan, halaber, arriskuaren proportzionaltasun-erlazioa, eta proposatutako ekintzen kostua eta egingarritasuna kontuan izatea garrantzitsua da.

Lau izurriteen propaganda-posterretako bati dagokion tiragomadun haurra.

Maoren adibidean eta lau izurrietan ikusi genuen bezala, kultura zientifikorik ezak, erabaki-hartzaileek kausa-efektu erlazioak, aldagaiak edo bestela gertatuko ez ziren kalteak eragin ditzaketen faktore garrantzitsuak ez ezagutzea eragin dezake.

Lau izurriteak

ZUHURTZIA-PRINTZIPIOAREN BERTSIOA INGENIARITZAN ETA ARKITEKTURAN.

Zuhurtzia-printzipioaren adibide zehatza ez bada ere, ingeniaritzan, arkitekturan eta aplikatutako beste zientzia batzuetan ohikoa da segurtasun-koefiziente bat ezartzea makina, egitura eta abarretan. Koefiziente horrek bermatzen du beharrezkoa den gutxienekotik gorako aparteko marjina egotea aurreikusitakotik desbideratzeak egon arren. Aparteko tarte horrek bermatzen du egiturek edo makinek ez dutela kalterik jasango ezohiko egoeretan (uholdeak, etab.).