Laginketa-errorea.

Ilustrazioak pertsona zurien eta beltzen aurpegiak dituen bineta bat erakusten du. Pertsona zuriak multzo batean sartu dira, eta besteak kanpoan utzi dira.

Hautatze-alborapena edo laginketa-errorea da aztertu beharreko gizabanakoen edo datuen lagina hautatzeko moduaren ondorioz sortzen den distortsioa. Hau da, hautatutako banakoek ez dute biztanleria ondo irudikatzen. Oso ohikoa da eta, alborapen hori saihesten ez badugu, proposatutako ondorio batzuk edo guztiak okerrak izan daitezke.

Adibidea:

Elikadura-ohiturei buruzko azterlan batean, gimnasio bateko kideen artean aukeratu da lagina; ziurrenik gainerako biztanleek baino ohitura osasungarriagoak izango dituzte.