
Lastozko gizonaren falazia, benetan eztabaidatzen ari den argudioa ez den beste bat ezeztatzean datza, bereizketa aitortu edo onartu gabe. Esaten da falazia mota hau erabiltzen duena «lastozko gizon bati erasotzen» ari dela. Eztabaidatu beharreko proposamenaren ordez, beste bat sortuko da, nahita eta ezkutuan. Honelako argudioak eztabaida polemikoetan erabili dira historian zehar, bereziki oso emozionalak diren gaiei lotuta.
Adibidea:
Jonek dutxatzea onuragarria dela esaten badu eta Anderrek oso ur beroarekin dutxatzea azalarentzat kaltegarria dela erantzuten badio, Anderrek lastozko gizon bat «altxatu» du, Jonek ez baitu ur oso beroarekin dutxatuko denik esan.
