Oroitzapen-alborapena

Irudian bi emakume agertzen dira: bata, galderak egiten, eta bestea, erantzun posibleetan pentsatzen. Erantzun behar duen emakumearen txakurrak harridura erakusten du.

Oroitzapen-alborapena akats sistematiko bat da, azterketa batean parte hartzen dutenek iraganeko gertaera edo esperientziak zehatz gogoratzen ez dituztenean gertatzen dena. Batzuetan, erantzun-alborapena ere esaten zaio. Nahita edo nahi gabe egindakoa izan daiteke.

Adibidea:

Gaixotasun bati buruzko ikerketa batean, bi pertsona-talde aztertu dira: gaixoak eta osasuntsuak. Askotan, gaixoek, jasan izan duten egoera dela eta, osasuntsuek baino arrisku-faktore gehiago gogoratzen dituzte. Horrek puztu egin dezake arrisku-faktore baten eta gaixotasunaren arteko lotura.