
Orokortze azkarra, orokortze bidegabea edo indukzio bidegabea nahikoa ez den froga batetik ondorio orokorra ondorioztatzean datzan falazia da. Orokortze azkarrak indukzio txarra ekar dezake eta, beraz, ondorio okerra. Istripuaren falazia da orokortze azkarra dagoen kasuetako bat.
Adibidea:
Jon, Miren eta Uxue altuak eta azkarrak direla ikusten badugu, pertsona altu guztiak azkarrak direla ondorioztatzea, soilik hiru azkarrak direlako, azkar orokortzea da. Oso litekeena da pertsona batzuk altuak izatea, baina ez azkarrak.
