Sardinzar gorria

Irudian, sardinzar gorri bat ageri da, kea botatzen duen fabrika bat estaltzen.

Sardinzar gorriaren edo arrasto faltsuaren falazia da aztergai garrantzitsu batetik arreta aldentzen edo desbideratzen duen zerbait.. Arrasto faltsua nahita erabil daiteke, misteriozko fikzioan edo estrategia erretorikoetan (adibidez, politikan), edo nahi gabe, argudiaketan.

Adibidea:

Enpresaburu bati sortu berri den ibaiko kutsadura bati buruz galdetu diote; hark enpresak dituen onurei buruz hitz egin du.