Texasko frankotiratzailea

Irudian, atzealdean eskopeta duen gizon bat ageri da, azeri bat alboan duela. Aurrealdean, berriz, grafitigile bat dago, tiro multzo baten gainean itu bat margotzen.

Texasko frankotiratzailearen falazia gertatzen da datuen ezberdintasunetan arretarik jarri ez, antzekotasunak gehiegi nabarmendu eta ondorio faltsu batera heltzen denean. Taldekatze-ilusioarekin lotuta dago, hau da, gizakiak ereduak edo patroiak ateratzeko joera erakusten du, nahiz eta horiek benetan ez existitu.

Adibidea:

Falaziaren izena Texasko gizon batek egindako txantxa batetik dator. Hark aletegi baten paretan tiro batzuk bota zituen, eta, ondoren, itu bat margotu zuen, egindako tiroak ituaren erdian kokatuz. Tiroaren markak erakutsi, eta frankotiratzaile bikaina zela esaten zuen.